miércoles, 11 de mayo de 2016

Gure kurtsoa bukatzear dago eta azken lanak gimp, moovly, audacity eta movie maker lantzea izan dira.

  • Lehenengo moovlyn animazio bat egin behar izan genuen. Animazio sinole bat egin nuen denbora gutxi izan baikenuen ezagutzeko eta lanarekin hasteko.
  • Jarraian gimp lantzen hasi ginen eta denbora justua genuenez 2 ariketa landu genituen.
  • Audacityn kanta bat hartu eta editatu egin genuen eta bukatzeko gure ahotsa grabatu eta irratsaio baten hasiera izango balitz bezala jarri genuen.
  • Bukatzeko movie makeren egin genituen ariketa guztien presentazio bezalako bat egin behar izan genuen. 
Hona hemen movie makerreko lana:


Azken lan hauekin gure IKTko kurtsoa bukatutzat eman dugu eta esan beharra dago kurtsu interesgarria izan dela. Programazio aldetik asko ikasi dut eta gainera klaseetan oso ongi pasatu dut. Azken finean hori da garrantzitsuena eta ;)

miércoles, 13 de abril de 2016

GOOGLE MY MAPS

Gure hurrengo lana google driven mapa bat sortzea izan da.

Lehenik herria edo tokia aukeratu behar izan dugu. Nik ni bizi naizen herria aukeratu dut, Markina-Xemein hain zuzen. Gure helburua mapa honetan guneak, areak eta ibilbideak zehaztea izan da.

Nik 16 gune, 6 area eta 7 ibilbide egin ditut.

Guneen artean honek sartu ditut: Karmengo plaza, nire etxea, anbulategia, frontoia, umeentzako ur parkea, liburutegia, heliportua, parkinga, Xemeingo eliza, Karmengo eliza, autobus geltokia, Arretxinagako ermita, Agustin Deuna kalea, bidegorri bukaera, Atxondoa zeharkalea eta Karmengo iturria.
Hauek izan dira nire aukeratuak, horietako batzuk gune inportanteak direlako Markina-Xemein edo herriaren historia ezagutu nahi izanez gero, beste batzuk ibilbideen hasierak eta bukaerak finkatzeko eta beste batzuk laguntzazkoak izan daitezkeelako.
Markina-Xemeingo historia ezagutu nahi izanez gero edo bisita bat egin nahi izanez gero, elizak eta ermita bisitatzea izango litzateke lehen pausua. Karmengo iturriak ere Markina-Xemeingo historiaren pisu handi bat dauka eta horiek bisitatzea oso interesgarria izan liteke. Gainera Markina-Xemeinen pelotaren unibertsitatea daukagu eta oso herri ezaguna izan da eskupilota eta zestako partiduengatik.

6 area ere markatu ditut: Barroetako futbol zelaia, Eskola publikoa, Ikastola, Ikastetxea, Zelaia eta Polikiroldegia.

Zelaia Markina-Xemeinen daukagun gunerik politenetako bat da, bertan jende pila bat aurki daiteke eta ostegunetan merkatua ospatzen da. Gainera gure herrian 3 ikastola ditugu. HH, LH eta DBH eskaintzen duten 2, pribatu bat eta publiko bat, eta Batxilergoa eta formakuntza profesionala eskaintzen duen kontzertatu bat.

Ibilbideak 7 izan dira: Nire etxetik futbol zelaira joateko bide berria eta zaharra, Xemeingo elizatik Karmengo elizarako bidea, nire etxetik autobus geltokira egiten dudan bidea, Karmen jaietan tanborradak egiten duen ibilbidea eta autobus geltokitik Iurretara egiten dudan bidea institutura etortzeko.

Herriari buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero hona hemen udaletxearen orrialdea: http://www.markina-xemein.eus/eu-ES/Orrialdeak/default.aspx

Nire mapa ondorengo hau da:

jueves, 7 de abril de 2016

HAUSNARKETA

Gure aurkezpenen hausnarketa pertsonala izango da hau.

Ni klase batean falta izan naizenez soilik 4 aurkezpen ikusi ditut baina ikusi ditudanak interesgarriak iruditu zaizkit. Denetan gaia interesgarria iruditu zait, izan ere, teknozientzia interesatzen zaidan gaietako bat da, baina bereziki bat izan da nire gustukoena, TTS proiektuarena.
Klasean egon den jarrera ona iruditu zait, nik neuk aurkeztu nuenean jendea arreta jartzen zegoela ikus nuen, galdera batzuk jaso bainituen.
Orokorrean aurkezpenena pentsatu baino hobeto irten dela uste dut eta jarrera baikorra aurkeztu dugula.

miércoles, 16 de marzo de 2016

AURKEZPENA (3D INPRIMAGAILUEN AURRERAKUNTZAK)



Gure hurrengo lana aurkezpen bat sortzea izan da.

Artikulu bat hautatu behar izan dugu zientzia.eus orrialdean eta ondoren aurkezpen bat sortu klasearen aurrean aurkezteko.

Nik hautatu dudan artikulua hurrengo hau izan da: 3D inprimagailu batez giza hezur, kartilago eta giharrak sortzea lortu dute.

Artikulua aukeratu nuenean hura ongi irakurri eta googleko dokumentu batean informazioa idazten hasi nintzen. Informazio nahikoa bildu nuenean Power Point programarekin aurkezpena egiten hasi nintzen.
Informazioa ongi banatu eta hura aurkezpenean idatzi nuenean beteginak aurkitzen hasi nintzen: argazkiak, bideoak...
Guzti hori aurkitu eta aurkezpenean jarri nuenean formatuak ezartzen hasi nintzen eta bukatzeko azken diapositiban 2 galdera ezarri nituen.
Lan hau interesgarria iruditu zait ez nekien gauza berri bat ikasteko aukera izan dudalako artikulu horren bidez.

Nire lana ikus nahi izanez gero...


SCRATCH

3. ebaluazioa hasi dela eta, gure lana Scratchen proiektu bat egitea izan da. Proiektua "El juego mas dificil del mundo" bezalako joko bat sortzea izan da (jokoa zein den ez badakizue eta interesa badaukazue jakiteko klik egin gainean).

Hasteko joko hori aztertu behar izan genuen eta horretarako pare bat egunetan joko horretan jolasten egon ginen. Jokoa guztiz aztertuta geneukanean scratchen lanean hasi ginen. Lehenik eta behin eszenatokia sortu nuen. Behin eszenatokia sortuta neukala, objetuak sortzen hasi nintzen. Eszenatokia zeharkatuko zuen obektu nagusi bat sortzea izan zen lehen pausua. Hori sortu ostean, bidea oztopatuko zuten objektu batzuk sortu nituen, batzuk mugimentuan eta beste batzuk geldirik. Bukaeran zirkulu gorri bat ezarri nuen helmuga izango balitz bezala.
                                             
Lehen eszenatokian aginduak ezarri eta bukatu ostean, denbora neukala ikustean, beste eszenatoki bat prestatzea pentsatu nuen. Lehen eszenatokiko helmugara heltzean eszenatokia aldatu nuen. Bigarren eszenatokian objektuak gehitu nituen, oraingo honetan, hartu behar ziren objektu batzuk ere sortu nituen eta haiek hartzean helmuga agertuko zen. Gainera zailtasuna gehitzeko mugimenduan egoteko objektu gehiago sortu nituen.

Amaitzeko puntuazioa gehitu nion. Hasieran 8 puntu izango zituen eta ukitu behar ez duen objekturen bat ukitzean edo eszenatokitik irtetzean puntu bat gutxitzen zitzaion eta berriz hasierara itzultzen zen. Puntuazioa 0ra iristean lehen eszenatokira itzultzen zen eta GAME OVER esaten zuen.
Gainera soinuak ere jarri nizkien. Objektuak ukitzean edo eszenatokitik irtetzean soinu bat egiten zuen eta helmugara heltzean OSO ONDO esan eta soinu bat egiten zuen.

Lan hau oso interesgarria iruditu zait jokoak sortzeko era bat aztertu dugulako eta guk geuk geurea sortzeko aukera izan dugulako.
Nire proiektua ikusi nahiez gero hona hemen esteka: Scratch proiektua

lunes, 1 de febrero de 2016

MAPA KONTZEPTUALAK

Oraingo honetan mapa kontzeptualak aztertzeko lan bat egin behar izan dugu eta bertan 4 mapa kontzeptual konparatu ditugu. Kontzeptu-mapa informazioa aurkezteko diagrama bat da, gai baten ikuspuntu zehatza irudikatzeko erabiltzen dena, kontzeptuak erlazionatuak eta hierarkikoki antolatuak agertzen direlarik. Hiru elementuk osatzen dute mapa kontzeptualak: kontzeptuak, hauek lotzeko geziek, eta lotura-hitzak. Ikasle bakoitzak 4 orrialdetan mapa kontzeptualak egin behar izan ditu eta nik ondorengo hauek aukeratu ditut (gainean klik eginez gero orrialdeetara sartzeko aukera izango duzu):

4rak erabilgarriak iruditu zaizkit, batzuk beste batzuk baino gehiago eta orain 4ren aurkezpen txikitxo bat egingo dizuet.

PREZI
Prezi aurretik ezagutzen nuen orrialde bat da, bertan behin baino gehiagotan lan egiteko aukera izan dut eta beti oso erabilgarria egin zait. Lan egiteko oso toki erraza da, batez ere aurkezpenak egitekotan. Baina baditu desabantaila batzuk ere. Lana egin nahi baduzu erregistratu beharra daukazu eta gauza askotarako ordaindu egin behar da. Hori guztia kenduta oso toki ona iruditzen zait. Hona hemen nire lantxoaren irudi bat.

BUBBL
Bubbl orrialde hau ez nuen aurretik ezagutzen baina mapa kontzeptual azkar bat egiteko erabilgarria da. Ez dauzka aukera asko baina erraz erabiltzen da. Zerbait oso zehazki azaldu nahi izanez gero oso orrialde aproposa dela uste dut.

CREATELY
Creately ere ez nuen aurretik ezagutzen baina oso orrialde dibertigarria iruditu zait. Hainbat marrazki daude gure esku eta horrekin zuhaitz genealogiko bat egitea aukeratu dut. Hona hemen nire lana.

MIND MEISTER
Mind meister izan da nire azken orrialdea. Orrialde onetan gaztelaniako eskematxo bat egiteko aukera izan dut eta oso erraza iruditu zait. Ez dago aukera asko erabiltzeko, bubbl baino gehiago bai, baina. Mapa kontzeptual erraz eta arinak egin nahi izanez gero oso orrialde aproposa da. Hau da nire lana,


Nire lana sakonago bisitatu nahi izanez gero klikatu hemen eta nire laneko PDFa irekiko zaizu.



miércoles, 20 de enero de 2016

BLACK MIRROR, WHITE BEAR

Black Mirror Charlie Brookerek sortutako britainiar telebistako telesail bat da. Serie honek teknologiak gure bizitzan nola eragiten duen erakusten digu, batzuetan gure barneko txarrena ateraz. Sortzaileak kapitulu bakoitzak tonu ezberdin, entorno ezberdin eta errealitate eberdina duela adierazten du, baina denak gure gaur egungo bizitzaren ingurukoak dira.

White bear, edo hartz zuria, izeneko kapituluan etxeko gela batean esnatzen den neska batekin aurkitzen gara. Neska honek ez daki nor den ezta non dagoen ere. Egurrezko aulki batean eserita dago, eskuturretan bendak ditu eta lepoko mina daukala sentitzen du. Gelako telebista piztuta dago eta bertan sinbolo zuri bat ageri da. Etxean zehar aurrera doala, oroitzapenen flash batzuk etortzen zaizkio, baina haiek ez dute sentzurik, ez berarentztat ezta guretzako ere. Etxean aurrera dijoala hainbat gauza aurkitzen ditu eta haiek, gertatzen hasi denaren pistak ematen dizkigute: egunak tatxatuta dituen egutegi bat, bere senarrarekin eta alabarekin agertzen den argazki bat, bota batzuk eta jaki bat. Kanpora irtetzean, bere ingurguko jendea berari begira eta mugikorrekin grabatzen ari direla ikusten du. Bertan etxean ikusitako sinboloa daukan gizon bat bere atzetik korrika hasten dela ikusten du, baina bere inguruko jendea ez da mugitzen, berari begira geratzen dira mugikorrak grabatzen, horrela hainbat torturara bidetzen dute.
Amaieran guzti honen zergatia jakiteko aukera dugu: Neska Reality show bateko protagonista da proposito batekin, berak eta bere mutil lagunak (beren buruaz beste egin zuenak) haien alabari egin zioten zigorra ordaintzea: Sekuestratu eta erre egin zuten guzti hori mugikor batean grabatuz. Tortura hori gutxi balitz, bukaeran ikus dezakegu eguna amaitzean berriz hasierako tokira eramaten dutela eta egunero berdina jasatera kondenatzen dutela gauean zehar buruan zeukan dena ezabatzen dioten bitartean.


HAUSNARKETA

Nire ustez gaur egun horrelako zerbait egitera heltzea ez zen bat ere zaila izango. Munduan zehar gero eta jende "inuzenteagoa" dagoela uste dut eta baita gure esku ditugun teknologia guztiek hori ahalbidetuko zutela ere. Behar bada, ezingo litzake egunero behin eta berriz berdina egitea, baina egun batez norbaiti sinestaraztea hori dena egia dela oso litekeena dela uste dut.


Teknologiak gure gizartea aldatu du, egia da, baina bai txarerako bai onerako. Gaur egun hainbat abantaila ditugu teknologiari esker, adibidez urruti bizitzera joan den senide batekin hitz egiteko aukera daukagu inolako gasturik gabe, eta gainera haren aurpegia ere ikusi dezakegu bai argazkien bidez eta baita momentuan kamara bat izanez gero skype edo horrelako aplikazioen bidez. Badira beste gauza asko ere teknologiari esker hobetu direnak. Baina badaude hobetu ez diren gauza asko, hobeto esan, txarrerutz joan direnak. Adibidez, gaur egun jendeak mugikorrei esker hitz egiten du eta ondoren kalean ikustean ez dira 2 berba esateko gai ere. Beste gauza bat adibidez, zure lagunekin egun pasa joaten zarenean beti egoten da pertsona bat, edo gehiago, eskina batean mugikorretik hizketan aurrean daukanari jaramonik ere egin gabe.
Nire ustez gauza asko hobetu ditu baina jendearen arteko harremanak kalean txartotu ditu.

Nire aburuz neska koitadua sufritzen ari den zigorra ez da batere merezitakoa. Egia da berak oso gauza txarra egin duela eta horrelako zerbait merezi duela baina uste dut sufrimendu hori egun batean egitea ongi egongo litzatekela bera konturatzeko egin duenaz eta ondoren gartezlan sartzea izango zen onena, baina behin eta berriz horretara kondenatzea gehiegikeria iruditzen zait.

Ni ez naiz talde bietako batetan ere identifikatzen. Alde batetik miroia izateak eta sufriendu hori ikusteak laguntzarik eman gabe, aguantatuko ez nuen gauzetako bat da baina langilea izatea eta sufrimendu hori guztia planeatzea eta disfrutatzea pertsona baten sufrimenduaz, ezingo nuke batere aguantatu.

IRITZIA

Niri kapitulu hau asko gustatu zait, gainera ezagutzen ez nuen telesail bat zen eta orin telesail horretako beste kapitulu batzuk ikustera bultzatu dit intrigako eta horrelako gauzak interes handia pizten didatelako. Denbora guztian tentsio bat daukazu gorputzean eta oso entretenigarria iruditu zitaidan.


Interesgarria iruditu bazaizue, edo kapitulu honi zerbait gehiago jakin nahi baduzue hona hemen esteka batzuk: