miércoles, 16 de marzo de 2016

AURKEZPENA (3D INPRIMAGAILUEN AURRERAKUNTZAK)



Gure hurrengo lana aurkezpen bat sortzea izan da.

Artikulu bat hautatu behar izan dugu zientzia.eus orrialdean eta ondoren aurkezpen bat sortu klasearen aurrean aurkezteko.

Nik hautatu dudan artikulua hurrengo hau izan da: 3D inprimagailu batez giza hezur, kartilago eta giharrak sortzea lortu dute.

Artikulua aukeratu nuenean hura ongi irakurri eta googleko dokumentu batean informazioa idazten hasi nintzen. Informazio nahikoa bildu nuenean Power Point programarekin aurkezpena egiten hasi nintzen.
Informazioa ongi banatu eta hura aurkezpenean idatzi nuenean beteginak aurkitzen hasi nintzen: argazkiak, bideoak...
Guzti hori aurkitu eta aurkezpenean jarri nuenean formatuak ezartzen hasi nintzen eta bukatzeko azken diapositiban 2 galdera ezarri nituen.
Lan hau interesgarria iruditu zait ez nekien gauza berri bat ikasteko aukera izan dudalako artikulu horren bidez.

Nire lana ikus nahi izanez gero...


SCRATCH

3. ebaluazioa hasi dela eta, gure lana Scratchen proiektu bat egitea izan da. Proiektua "El juego mas dificil del mundo" bezalako joko bat sortzea izan da (jokoa zein den ez badakizue eta interesa badaukazue jakiteko klik egin gainean).

Hasteko joko hori aztertu behar izan genuen eta horretarako pare bat egunetan joko horretan jolasten egon ginen. Jokoa guztiz aztertuta geneukanean scratchen lanean hasi ginen. Lehenik eta behin eszenatokia sortu nuen. Behin eszenatokia sortuta neukala, objetuak sortzen hasi nintzen. Eszenatokia zeharkatuko zuen obektu nagusi bat sortzea izan zen lehen pausua. Hori sortu ostean, bidea oztopatuko zuten objektu batzuk sortu nituen, batzuk mugimentuan eta beste batzuk geldirik. Bukaeran zirkulu gorri bat ezarri nuen helmuga izango balitz bezala.
                                             
Lehen eszenatokian aginduak ezarri eta bukatu ostean, denbora neukala ikustean, beste eszenatoki bat prestatzea pentsatu nuen. Lehen eszenatokiko helmugara heltzean eszenatokia aldatu nuen. Bigarren eszenatokian objektuak gehitu nituen, oraingo honetan, hartu behar ziren objektu batzuk ere sortu nituen eta haiek hartzean helmuga agertuko zen. Gainera zailtasuna gehitzeko mugimenduan egoteko objektu gehiago sortu nituen.

Amaitzeko puntuazioa gehitu nion. Hasieran 8 puntu izango zituen eta ukitu behar ez duen objekturen bat ukitzean edo eszenatokitik irtetzean puntu bat gutxitzen zitzaion eta berriz hasierara itzultzen zen. Puntuazioa 0ra iristean lehen eszenatokira itzultzen zen eta GAME OVER esaten zuen.
Gainera soinuak ere jarri nizkien. Objektuak ukitzean edo eszenatokitik irtetzean soinu bat egiten zuen eta helmugara heltzean OSO ONDO esan eta soinu bat egiten zuen.

Lan hau oso interesgarria iruditu zait jokoak sortzeko era bat aztertu dugulako eta guk geuk geurea sortzeko aukera izan dugulako.
Nire proiektua ikusi nahiez gero hona hemen esteka: Scratch proiektua