Arduino kode irekiko plataforma elektroniko bat da, software eta hardware erabilterrazean oinarritua. Proiektu interaktiboak egiteko asmoa duen edonori zuzendua dago.
Arduino plakarekin hainbat ariketa egin ditugu eta gutxinaka gutxinaka ulertzen joan gara.
Hasieran ariketa sinple batzuekin hasi ginen, led bat piztu 3 segunduz eta itzali edo led bat piztu eta tonua egin etab...
Ondoren ariketa konplexuago batzuekin jarraitu genuen (if, and, or, not, etab. erabiliz) eta guzti hori kontrolatuta genuela azterketa bat egin genuen.
Bukaeran arduinoko proiektu berezi eta pertsonal bat egin behar izan dugu eta orain lan hori presentatuko dut.
Arduino plaka erabiliz iratzargailu bat simulatzeko aukera izan dut.
Hauek izan dira simulatu ditudan gauzak:
- Ordua simulatzeko potentziometroak erabili ditut
- Argi detektorea argitasuna detektatzeko erabili dut
- 7. pultsagailua ordua ikusteko tekla bezala erabili dut
Lehenengo, 1 potentziometroa 500 eta 600 artean dagoenean 10 aldiz 200 milisegunduko tonu batek jotzen du.
Alarma horrek esnatzen ez bazaitu argi sentsore bat ere badauka, beraz, argi sentsorea 150 baino handiagoa bada led zuria eta tonu fuerteago bat pizten dira 3 segunduz.
Bukatzeko gau erdian esnatuz gero eta ordua jakin nahi izanez gero, 7 pultsagailua sakatu eta led gorria piztuko da ordua agerian utziz bi segunduz.
Hau izan da nire alarmaren simulagailua arduino plaka erabiliz. Arduinori buruz zerbait gehiago jakin nahi izanez gero sartu beraien web ofizialean hemen klik eginda.
No hay comentarios:
Publicar un comentario